logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:37:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

EUSKAL ZIRKUITUA (BARINATXE)

Txaber Trojaola, onena aurreneko proban

2008/05/04

Bakiotarrak, Marcos San Segundo, Ander Ederra eta Jatyr Berasaluze surflari ezagunak menperatu zituen Sopelako Barinatxe hondartzan jokatuko finalean.

Eskerrak azkenean posible izan dela El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituari hasiera ematea. Olatu falta zela eta, hainbat alditan izan baita aurten atzeratua. Baina aurreko egunetako olatu iragarpenak olatu ederrak ekarri zizkigun; horrela, maiatzak 1 eta 2 bitartean, zirkuituko lehenengo proba garatu zen, metro eta metro t¿erdiko olatuengain. Berriro ere, euskal kostaldeko surflarien maila ikaragarria ikusteko aukera izan dugu. Neguko sasoialdia izan dute entreinatzeko eta hauen forma antzematen da.

Ostegunean, maiatzak 1ean ospatu zen Open B mailari dagokion maila. Ia ehun surflari partehartu zuten honetan. Duda barik, honen antolaketa eta giro ederrak erakarrita. Azpimarratzekoa izan zen txikien papera: Txaber Gaminde, Alex Gironi, Borja Agote,… Baita, helduena ere…: Asier Ibáñez kasu, mailako garailea, 9,5 puntuko olatu bikain bati esker.

Gorka Yarritu eta Iñigo Idigoras ezagunek ere primeran aritu ziren. Izan ere, 3. eta 4. tokiak bete zituzten podio finalean. Baina duda barik eguneko protagonistetako bat Mario Azurza zarauztarra izan zen, kontutan hartzeko gaztea saosialdi honetan! Txapeldunordea izendatu zuten, 2. geratu zelarik. Aipagarria ere Mikel Zamakona bakiotar gaztea, open B mailan, 4 erronda gainditu zituelarik, 14 urterekin. Hori bai lan fina!

Lehenengo jardunaldiko baldintza ederrak errepikatu ziren ostiralean. Seriek, metro bateko olatuak eskeini zituzten. Dena prest zegoen 2. eta azken jardunaldia aurrera eramateko. Alegia, Open A maila gorena. Sopelanako Barinatxe hondartzan bildu ziren maila hau osotzen duten 24 surflari onenak. Hauetako 8, Open B mailan sailkatutakoak.


Lehenengo momentutik izan zen ikusgarria txapelketa. Aipatzekoa izan zen ihazko txapeldunaren kanporaketa lehenengo txandan, Axier Muniain at geratu zen. Bai Txaber Trojaolak nola Marcos San Segundok ordea, gogor ekin zioten lehenengo momentutik, azkeneraino; finaleko protagonistak izan zirelarik, Jatyr Berasaluze eta Ander Ederrarekin batera, 2004ko garailea. Tête a tête polita ikusi genuen, Txaber eta Marcosen artean. Bakiotarrak menperatu zuen azkenean eta aereo ikusgarria eskeini zien jarraitzaileei. 3. geratu zen Ander Ederra zarauztarra eta 4. Jatyr Berasaluze, Sopelako lokala. Handia izan zen partehartu zuten zarauztarren kopurua eta maila. Horrela, Asier Maqueda, 7. geratu zen eta Ander Ugarte berriz, 5., Open B mailan sailkatutako lehiakidea.


Erabat eskertzekoa izan da Getxo Surf Taldeko lagunen laguntza, beti bezala, Guzur eta Lander Arakistainen ardurapenean. Hurrengo deialdia, Zurriolako hondartzan izango da, Donostian, hurrengo abuztuak 16 eta 17an. Han ospatuko dugu El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko 2. proba.


EHSFk antolatzen duen El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua 2008, Getxo Surf Taldea, Groseko Indarra Sur Taldea, Zarauzko Surf Elkartea, Getariako Gaztetape Surf Taldea, eta Mundakako Surf Taldearen laguntza apartarekin garatzen da.

El Diario Vasco eta LeioaWagen babesari esker eramaten da aurrera. Era berean, El Correo, Surfer Rule, Punto Radio, Naturalsurfing.com, 3 sesenta, BSF, GSF eta Sopelana, Donostia, Zarautz, Getaria eta Mundakako udalen laguntza ezinhobeaz gozatzen du.

EMAITZAK

OPEN B

1-Asier Ibañez
2-Mario Azurza
3-Gorka Yarritu
4-Iñigo Idigoras

OPENA

1-Txaber Trojaola
2-Marcos San Segundo
3-Ander Ederra
4-Jatyr Berasaluze

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta