2008/05/04
Ezker abertzaleko hiritar talde batek borroka eta mobilizazio jardunaldia deitu du ostegunerako, Euskal Herriaren eskubideen defentsan, eta salbuespen egoera bezala definitzen dutena salatzeko.
Atzo milaka pertsona izan ziren Arrasaten, Ino Galparsoro alkatearen kaleratzea eskatzeko. Garzon epaileak ANVren jarduera publikoak eteteko agindua hautsi izana egotzi dio. Arantxa Urkaregik PSOEri egotzi zion erabaki hau eta EAJri bere atzetik joan dela salatu du.
Manifestazioan ez zen istilurik egon, baina hau amaitu zenean ezezagunek edukiontziak eta kutxazain automatikoak erre zituzten.
Urkaregik ekitaldiaren amaieran borroka eta mobilizazio jardunaldia deitu zuen ostegunerako Euskal Herriko herri guztietan.
Euskadi Irratiko azken albistegia