logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:39:16
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

BORROKA AMAITU DA

Microsoftek Yahoo erosteko eskaintza bertan behera utzi du

2008/05/04

Microsoftek akzio bakoitzeko 33 dolar eskaini ditu, eta Yahook 37 nahi zituen. Informatikaren erraldoiaren presidente exekutiboak Yahooko homologoari eskutitz bat bidali dio, eskaintza bertan behera uzten duela esanez.
Microsoftek akzio bakoitzeko 33 dolar eskaini ditu, eta Yahook 37 nahi zituen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Microsoftek akzio bakoitzeko 33 dolar eskaini ditu, eta Yahook 37 nahi zituen. Argazkia: EFE

Microsoftek Yahoo erosteko eskaintza bertan behera utzi du, eta ez du etsaitasunezko proposamenik luzatuko, softwarearen erraldoiaren iturri batek adierazi duenez. Dirudienez, Microsoftek 5.000 milioi euroko eskaintza luzatu du, akzio bakoitzeko 33 dolarrekoa, baina Yahook 37 dolar eskatzen zituen.

Akordioa lortu gabe, Steve Ballmer Microsofteko presidente exekutiboak Jerri Yang Yahooko homologoari eskutitza bidali dio, eskaitza bertan behera uzten zuela azalduz.

Horrela urtarrilaren 31an hasi zen fusio saiakera amaitu da. Orduan Microsoftek 44.600 milioi dolar eskaini zituen (akzio bakoitzeko 31 dolar) Yahoo eskuratzeko, baina horien arabera aipatu kopuruak enpresaren aktibo eta potentziala gutxiesten du. Benetako kopurua akzio bakoitzeko 29,4 dolarrekoa zen, izan ere, Microsoftek erosketaren zati bat bere akzioekin ordaintzeko kompromisoa hartu zuen, eta horiek %10eko beherakada jasan dute urtarrila amaieratik.

Microsoften erantzuna Yahoori emandako epea amaitu eta astebete beranduago heldu da, eta analista asko harri eta zur utzi ditu. Izan ere, operazioa amaitzeko edozer egingo zutela uste zuten, Googleekin lehiatzeko. Microsoften Interneteko sailak 745 milioi dolar galdu zituen aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetan, nahiz eta taldeak hainbat milioi dólar inbertitu ditu bertan. Bitartean, Googlek 1.300 milioi dolar irabazi zituen 2008ko lehenengo hiru hilabeteetan.

Halere, aditu askoren arabera, borroka ez da amaitu. Jerry Yangek ez badu Yahooren posizioa hobetzea lortzen, enpresaren akzioek behera egingo dute nabarmen. Microsoftek eskaintza berria egin lezake orduan, eta orain baino askoz merkeago irtengo litzaioke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta