2008/05/03
Asier Olaizolak 22 eta 9 irabazi zuen Patxi Eugiren aurka larunbatean Labriten jokatu zen Buruz Buruko txapelketako partida. Olaizola I.ak maila ona erakutsi zuen Eugik agurreko partida tristea jokatu zuelarik.
Igandean Eibarren, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea neurtuko dira. Asier Olaizola irabazlearen zai izango da finalerdietan.
Legazpin berriz, Mikel Goñiren berragerpena izan zen. Apeztegiarekin batera 22 eta 16 galdu zuen Del Reyren eta Urberuagaren aurka. Oronoztarra nahiko txukun aritu zen besoan kolpea jaso zuen arren.
Euskadi Irratiko azken albistegia