logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 06:30:54
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA-SEVILLA ATLETICO (2-0)

Realak garaipena lortu eta igoeratik bi puntura jarraitzen du

2008/05/03

Gaizka Garitano eta Diaz de Cerioren golek, garaipena eman diote Realari. Sportingek, granada 74ri irabazi dio eta gipuzkoarrek igoera postuetatik bi puntura jarraitzen dute.
Victorrek eta Iñigo Diaz de Ceriok Realaren bigarren gola ospatzen dute. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Victorrek eta Iñigo Diaz de Ceriok Realaren bigarren gola ospatzen dute. Argazkia: EFE

Realak, Sevilla Atletico taldearen aurka jokatu zuen Anoetan eta partida garrantzitsua zen igoera postuek ihes ez egiteko.

Partida erritmo onean hasi zen, baina talde gipuzkoarrak ez zuen itxura onik ematen hasieran behintzat. Gero, beroarekin, partidako erritmoa jaitsi zen eta Reala hobeto jokatzen hasi zen. Birritan zutoinera bidali zuen baloia talde gipuzkoarrak. Gola ez zela iritsiko ematen zuenean, Gaizka Garitanok, korner bat buruz errematatu zuen eta baloia sare barrura bidali ere, markagailuan 1-0ekoa jarriz, 41. minutuan. Beraz, atsedenaldira abantailarekin joan ziren Lilloren mutilak.

Bigarren zatian partida txarra izan zen, bi taldeak ez ziren gol aukerak sortzeko gai izan eta falta eta estrategi jokaldien bidez soilik sortzen zuten arriskua. Realak ez zuen arazorik eduki defentsa lanean eta 88. minutuan Diaz De Ceriok, 2-0ekoa sartu zuen Victorren pase bat aprobetxatuz.

Azkenean, Realak 2-0 irabazi zuen eta igoera postuetatik bi puntura jarraitzen du, Sportingek 2-1 irabazi baitzion Granada 74ri, 0-1ekoari hamar jokalarirekin buelta emanez.

Fitxa Teknikoa:

Real Sociedad: Riesgo; Gerardo, Labaka, Mikel Glez, Castillo; Garitano, Marti, Aramburu (17', Elustondo); Gari Uranga (76', F. Merida) , Nacho (81', Victor) y Diaz de Cerio.

Sevilla At: Javi Varas; Gallardo (45', Pablo Sanchez), Ismael, Yedra, Lolo; Armenteros, Salva (68', Fernando), Alfaro, Jonathan; Perez y Juan Pablo (76', Perotti).

Golak:
1-0; Gaizka Garitano, 41'.
2-0; Diaz De Cerio, 88'.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta