logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:32:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

ERRALDOIEN BATEGITEA

Microsoft eta Yahoo adiskidantzazko fusioa negoziatzen egon litezke

2008/05/03

Egunkari amerikarren arabera, informatikako erraldoiak adiskidantzazko fusio bat negoziatzen egongo lirateke. Yahooren akzioak izugarri igo dira, informazio hauei esker.
Microsoften eta Yahooren iragarkiak, New Yorken. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Microsoften eta Yahooren iragarkiak, New Yorken. Argazkia: EFE

Azken hilabeteotan desadostasun handiak sortu dira (Microsoftek Erosteko Eskaintza Publikoarekin mehatxatu zuen) Microsoft eta Yahooren artean, baina orain adiskidantzazko fusio bat etorri daitekeela dirudi, The New York Times eta The Wall Street Journal egunkariek argitaratu dutenaren arabera. Bi enpresek, dirudienez, negoziazioetan murgilduta daude asteburu honetan, eta Microsoftek eskaintzaren kopurua handitu duela suposatuko luke.

Aipatu negoziazioek iragan larunbatetik (orduan amaitu zen Microsoftek Yahoori bere eskaintza onartzeko emandako hiru asteko epea) hona bi enpresek mantendu duten isiltasuna justifikatuko luke. Zurrumurruen argitarapenak Yahooren kotizazioa izugarri igotzea lortu dute: %6,92a igo zuen, 28,67 dolarreko preziora heldu arte. Bitartean, Microsoftek %0,54a galdu zuen, 29,24 dolarrerarte.

Yahooren administrazio kontseiluak, The New York Times-en arabera, akzio bakoitzeko 37 dolarreko eskaintza onartuko luke, baina momentuz negoziazioen inguruko isiltasuna nagusi da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta