2008/05/03
Gurea pilotalekuan ez zen ikuskizun handirik ikusi euskaldun eta valentziarren arteko bi partidetan. Bietan bertoko pilotariak nagusi izan ziren, oso erraz gainera.
Lehen partiduan, Salva Boch eta Enric Sarasol oso eskas aritu ziren eta Mendizabalek eta Gonzalezek partidu arrunta, arruntegia eginda, 32-13koa jarri zuten markagailuan 31 minuturen buruan. Bi pilotari euskaldunek ondo jokatu zuten, baina aurkari gabe aritu zirela ere esan zitekeen.
Dena den, bigarren lehiarako bazegoen ikuskizuna izango zen esperantzarik. Berasaluze VIII-Lasa eta Pascual II-Nuñez aurrez aurre zeuden eta horrek maila ona ziurtazen zuen. Halakorik ez zen gertatu, Berasaluze VIII eta Lasa III bikoteak 32-7 irabazi zuten ordu erdian hauek ere. Pablo izan zen izar nagusia, partidu borobila jokatu zuelarik.
Azkenean, 2-0 euskal selekzioaren alde, porrot mingarria izan zen kanpotarrentzat, lehia biak aixe eta itxura eskasa emanez galdu baitzituzten.
Euskadi Irratiko azken albistegia