logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:00:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ROMANDIAKO TOURRA (4. ETAPA)

Garaipen ikusgarria lortu du De Bonisek

2008/05/03

Italiako txirrindulariak eguneko ihesaldian hartu zuen parte eta garaipen polita eskuratu zuen etapa bikaina eginez. Gadret sartu zen bigarren eta Beltran hirugarren. Klodenek, bestalde, lidergoari eutsi zion.

Francesco de Bonis (Gerolsteiner) italiarrak irabazi zuen Sion eta Zinal herrien artean korritu zen Romandiako Tourreko laugarren etapa esprintean John Gadret frantziarra eta Manuel Beltran (Liquigas) espainiarra gaindituta.

Italiako txirrindulariak eguneko ihesaldian hartu zuen parte eta garaipen polita eskuratu zuen etapa bikaina eginez.

Astana taldeko Kloden txirrindularia bosgarren sartu zen eta lidergori eutsi zion proba bukatzeko etapa baten faltan. Sailkapen nagusian, bosgarren postuan dago Astarloza eta zazpigarrenean Garate.

-- Laugarren etapa:

.1. Francesco De Bonis (ITA)
.2. John Gadret (FRA)
.3. Manuel Beltrán (ESP)
.4. Sandy Casar (FRA)
.5. Roman Kreuziger (CZE)
.6. Andreas Klöden (GER)
.7. Juan Manuel GArate (EUS)
.8. Marco Pinotti (ITA)
.9. Denis Menchov (RUS)
10. Mikel Astarloza (EUS)

-- Orokorra

.1. Andreas Klöden (ALE) 12h59:41
.2. Roman Kreuziger (CZE) 35-era
.3. Marco Pinotti (ITA) 43-ra
.4. Denis Menchov (ERRU) 45-era
.5. Mikel Astarloza (EUS) 54-ra
.6. Sandy Casar (FRA) 01:05-era
.7. Juan Manuel Garate (EUS) 01:08-ra
.8. John Gadret (FRA) 01:14-ra
.9. Maxim Iglinsky (KAZ) 01:52-ra
10. José A. Gómez Marchante (ESP) 01:52-ra.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta