2008/05/03
San Mames gainezka egongo da Mallorcari aurre egiteko. Katedraleko txarteldegietan salgai jarritako sarrera guztiak amaitu dira. Talde zuri-gorriko jarraitzaileak irrikaz daude Gurpegiri ongi etorria egiteko. "Lezamaran lan egiteak motibatu egiten du. Horrenbeste zale ikusteak Athletic bizi dagoela erakusten du. Etorkizuna duela, alegia", adierazi zuen Caparrosek.
Gurpegiren itzulerak eta Europarako txartela eskuratzeko aukerak piztu ditu zaleak. Caparrosek ere ez du etsiko. "Matematikoki aukera dugun bitartean lanean jarraitu behar dugu. Motibatuta gaude".
Mallorca mendean hartzeko, aurkaria gertutik zaintzeaz gain eguraldia ere hartu dute kontuan teknikariek. Ildo horretan, kontu guztien gainean dagoela erakutsi du Caparrosek. "Bihar ez dugu Hego haizerik izango, Iparrekoa baizik. Hala ere, taldeak freskotasuna izan behar du".
Yeste eta Susaeta hasieratik arituko dira
Taldea indartzeko bi nobedade zelairatuko ditu teknikari zuri-gorriak. Atzealdean, Del Hornok aurrea hartu dio Koikiliri. Dena dela, erasoan egongo da nobedade nagusia. Yeste osatu da eta hasieratik arituko da. Basauritarrak erdilari aurreratu gisa jokatuko du. Bestalde, Susaeta ere osatu da eta eskuin hegaletik arituko da.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Armando; Iraola, Gurpegi, Amorebieta, Del Horno; Susaeta, Javi Martinez, Garmendia, Gabilondo; Yeste edo Etxeberria eta Llorente.
Mallorca: Moya; Molinero, Ramis, Nunes, Fernando Navarro; Varela, Basinas, Ibagaza, Arango; Webo eta Guiza.
Epailea: Ayza Gamez
Futbol-zelaia: San Mames
Ordua: 17:00
Eman zure iritzia gai honi buruz. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Hau guztia Athleticen blogean.