logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:41:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

'AMSTETTENGO MUNSTROA'

Ama errugabea dela esan du Josef Fritzlen alabak

2008/05/04

Amak ezer ere ez zekiela deklaratu du Poliziaren aurrean Elisabeth Fritzlek, Der Spiegel astekariaren arabera. Seme-alabak bortxaketen lekuko izan direla baita ere aitortu du.

Austriako Amstettengo kasuan gauza asko dago argitzeko oraindik, baina pixkanaka-pixkanaka datu gehiago azaltzen ari dira. Azkena, aitak 24 urtez Elisabeth Fritzl bahituta izan den emakumeak, ama errugabea dela, ezer ere ez zekiela, deklaratu du Poliziaren aurrean, Der Spiegel astekariaren arabera.

24 urtetan egon da giltzapetuta Elisabeth Fritzl eta aitak eramaten zizkion janaria eta arropak. Der Spiegel astekariaren esanetan, Rosamarie bere amak ez zekien gertatzen ari zena, deklaratu du Fritzlen alabak.

Umeak bortxaketen lekuko

Itxialdiko lehenengo bederatzi urteak Elisabethek sotoan pasatu zituen, geroago Josef Friltzek espazioa handitu zuen. Urte horietan gatibu jaiotako umeak bortxaketen lekuko izan ziren.

Bien bitartean, Fritzlek goiko etxebizitzan arau zorrotzak ipini zituen. Arauak bete ezean, kalera botako zituela esanez mehatxu egin zien Fritzlek, Josef Leiner errentari ohiak adierazi duenez.

Poliziak ikertzen jarraitzen duen bitartean, Elisabethen alaba nagusia ospitalean dago larri.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta