logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:39:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

XEREZ-EIBAR

Mena: "Ezin gara emaitza zaintzera atera"

2008/05/03

Alaveseko punta erdiak erasora jokatu beharra dutela uste du garaipena lortu ahal izateko.
Alavesek garaipena lortu nahi du etxetik kanpo. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Alavesek garaipena lortu nahi du etxetik kanpo. Argazkia: EiTB

Jose Maria Mena, Alaveseko jokalariak adierazi zuenez, talde gasteiztarrak ezin du emaitza zaintzera atera Xerezen aurkako partidan.

"Nik uste dut, etxetik kanpo eman dizkiguten kolpeek, ikasteko balio behar digutela", adierazi zuen Toledoko jokalariak.

Menak, honakoa ere adierazi zuen: "Ikusi dugu emaitzarekin espekulatzera ateratzen bagara aurkariek arazoak sortzen dizkigutela. Beraz, Ejidoren eta Elcheren aurka jokatu genuen moduan atera beharko gara Xerezen aurka".

Ustezko hamaikakoak:
Xerez: Porato; Portela, Moreno, Aythami, Mendoza; Samuel, Abel Aguilar, Viqueira, Pedro Rios; Yordi eta Marco Navas edo Martin.

Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Pinilla, Tarantino, Iñigo Calderon; Gabri edo Mena, Mehdi Lacen, Sergio Rodriguez, Toni Moral; Adrian Lopez eta David Aganzo.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta