logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 06:29:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA-REAL MADRIL

Ziganda: "Salbazioa gure esku dago oraindik"

2008/05/03

Hugo Vianak Javad Nekounam irandarraren lekua hartu du hautatuen zerrendan. Partida 21:00etan hasiko da.

Real Madrilek Ligako txapelduna izan nahi du asteburu honetan, baina Osasunako jokalariek argi daukate horretarako aukera bakarra Vila-realek bere partidan kale egitea dela, Real Madrilen aurkako partida irabaziko dutela sinetsita baitira Jose Angel Zigandaren mutilak.

Partida gogorra izango dela badakite, baina gorritxoak baikor dira. Jose Angel Zigandak argi utzi du: "Sentsazio onak ditugu, mundo guztiak badaki partida honen garrantzia zein den, eta amaierarako gero eta denbora gutxiago geratzen zaigula ere badakigu. Salbazioa gure esku dago oraindik, hargatik, eta abantaila hori alferrik galtzerik ez dugu. Aurkariak ere irabazi egin nahiko du, baina seguru guk igandean partida ona egingo dugula”, esan du gorritxoen entrenatzaileak.

Gorritxoek ateak itxita burutu dute Nafarroako Erresuman partida bezperako entrenamendua, eta hasierako hamaikakoaren inguruko arrastorik eman gabe jarraitzen du Zigandak. Gainera, partida egunean bertan azken entrenamendu saio arin bat ere egingo dute nafarrek, eta soilik entrenamendu hori amaitutakoan ezagutaraziko du deialdia Larraintzarkoak. Hori bai, taldeko gizonik aurreratuena aldatzea aztertzen ari dela onartu du Zigandak, eta Portilloren ordua izan daiteke.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Ricardo; Javier Flaño, Krutxaga, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Astudillo; Azpilikueta, Plasil, Vela; eta Portillo.

Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Cannavaro, Heinze; Gago, Diarra, Sneijder; Robben edo Robinho, Saviola eta Raúl.

Epailea: Medina Cantalejo
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra
Ordua: 21.00

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta