2008/05/03
Neven Spahija TAU Ceramica Baskonia taldeko entrenatzailea goibel agertu zen CSKAren kontrako porrotaren ondorengo prentsaurrekoan eta Errusiako taldea "Europako talderik handienetako bat" dela esan zuen.
"CSKA Europako talderik handienetako bat da. Porrota jaso dugun eta laugarren laurdenean kontzentrazioa galdu dugun arren TAU zoriondu nahi dut. Partida ona izan da eta CSKA taldeak finalerako txartela merezi izan du eta onena opa diot Ettore Messina teknikariari", adierazi zuen.
Partidaren gakoa azken laurdenean egon zela iritzi dio Spahijak: "Jokalariei azaldu nien CSKAk ez duela erraz amore ematen. Intentsitate handiarekin hasi zuten laugarren laurdena eta denbora gutxitan alde garrantzitsua lortu zuten", gaineratu zuen.
Euskadi Irratiko azken albistegia