
2008/05/03
Realak, Lillo entrenatzaile denetik, zortzi puntu eskuratu ditu lortu ahal zituen hamabi puntuetatik eta bolada on horretan jarraitu nahi du. Sevilla Atleticoren aurka garaipena lortzea garrantzitsua da Sportingi presio sartzen jarraitzeko.
Entrenatzaile tolosarrak, Marti, Aranburu eta Gaizka Garitano jarriko ditu zelai erdian. Fran Merida, ordea, aulkian utziko du eta bere ordez Nacho hasierako hamaikakoan egongo da.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Riesgo; Gerardo, Mikel González, Labaka, Castillo; Garitano, Martí, Aranburu, Nacho, Uranga; eta Díaz de Cerio.
Sevilla At.: Javi Varas; Víctor Díaz, Lolo, Yedra, Gallardo; Jonathan, Ismael, Alfaro, Salva Sevilla; Armenteros eta Juan Pablo.