logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 02:51:52
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

GALPARSORO AUZIA

ETAren argudio berdinak erabiltzea egotzi dio PSEk Eusko Jaurlaritzari

2008/05/03

PSE-EE alderdiko Bizkaiko idazkari nagusiaren arabera, hirukoak ez die ANVko zinegotzien aurkako mozioei babesa erakutsi, bere baitan "aurkako iritziak" daudelako.
Jose Antonio Pastor. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Antonio Pastor. Argazkia: EFE

PSE-Eeren arabera, Eusko Jaurlaritzak ETAren argudio berdinak erabili ditu, Garzon epaileak Ino Galparsoro Arrasateko alkatea kartzelaratzeko agindua eman duenean. Radio Euskadiri eskainitako adierazpenetan, Jose Antonio Pastor PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzaren agiria kritikatu du. Bertan Garzonen erabakia ez duela bakera edota normalizaziora hurbiltzen.

Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak "sumingarri" bezala kalifikatu du Eusko Jaurlaritzak Ino Galparsoro Arrasateko alkatearen kaleratzea eskatzea, "ezker abertzaleak aurreko egunean erabili zituen argudio berdinekin: Justizia botere politikoak manipulatzen duela, alegia", azaldu du.

Gainera, azaldu duenez, hirukoak die ANVko zinegotzien aurkako mozioei babesa eskaintzen, Eusko Jaurlaritzaren baitan "aurkako iritziak" daudelako, "EB eta EAren etengabeko ezbaiek" adierazten duten bezala. Pastorren arabera, atzoko agiria "berri harrigarria da, ezatsegina".

Exekutiboa "ez da inorren ordezkari, eta modu lotsagarrian aritzen" dela gehitu du, bakearen lorpena normalizazio politikoarekin lotuz. Lehendakariak berbaldi ofizialetan "banandu behar dela azaltzen hasten da, baina eguneko jardueran, modu maltzurrean nahasten" dituela gehitu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta