
2008/05/03
Osasunak gaur egun duen taldean osasunazaletasuna beste edonork baino hobeto ulertzen eta azaltzen du Cesar Krutxaga kapitainak. Argi hitzegin zuen Eskarotzeko atzelariak: "Salbatu egingo garela esan nahi nuen beste ezer esan aurretik, ez zuriz jantzitakoek eta ezta beltzez jantzitakoek ere, ezingo dute gorriekin. Munduko zalerik onenak ditugu, taldea gaizkien dagoenean inoiz baino txistu gutxiago entzuten dira gure zelaian, eta inoiz baino txalo gehiago izaten dira gainera. Ingalaterrako zelai baten itxurako giroa sortzen da Sadarren, eta lortuko dugu, seguru", esan zuen Osasunako atzelariak prentsaurrekoan hitza hartu orduko.
Krutxagak ez zuen ahaztu ostegunean zaleek entrenamenduan eman babes erakustaldia: "Entrenamendu batean ia mila zale ikusteak arimaraino hunkitzen zaitu. Osasuna talde txikia izango da, baina horrelako gauzetan handitasun ikaragarria erakusten dugu", adierazi zuen. Eta bere ustez, Real Madrili irabaztea da gakoa: "Partida hau aurrera ateratzen badugu gauzak erraz jarriko zaizkigu, eta irabazi egingo dugu. Ez dago besterik, iorabazi egingo dugu", aitortu zuen, baikor.