logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:37:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU-CSKA (79-83)

TAUk ez du finalerako txartela lortu

2008/05/02

Arabarrak nagusi izan ziren partidaren lehen zatian, baina errusiarrek ondo jokatu zuten azken txanpan, finalerako txartela lortuz.
TAUko jokalariak triste doaz finalerako txartela lortu ez dutelako. Argazkia: EFE

argazkia handitu

TAUko jokalariak triste doaz finalerako txartela lortu ez dutelako. Argazkia: EFE

TAUren eta CSKAren finalerdietako partida erritmo bizian hasi zen. Hasierako minutuetan errusiarrak hasi ziren hobeto, baina pixkanaka, Baskoniakoak jokoa hobetuz joan ziren eta azken segunduan TAUk sartutako saskiratze batek, lehen laurdena 20-20ko emaitzaz bukatzea eragin zuen.

Bigarren laurdenaren hasieran, ordea, Spahijaren taldea aurkaria baino sendoago hasi zen eta sei puntutarainoko errentak lortzera iritsi zen. CSKA ez zebilen ongi, baina Holdenek bi hiruko sartu eta aldeak murriztea lortzen zuen. Atsedenaldira, abantailaz joan zen TAU (39-33).

Hirugarren laurdena gaizki hasi zuen TAUk. Errusiarrek hobeto jokatu zuten eta gauzak berdinduta bukatu arren, abantailaz jo zuen azken laurdenera CSKAk (56-57).

Azken laurdenean, errusiarrek partida nola maneiatu jakin zuten eta hamaika puntuko aldea edukitzeraino iritsi ziren. Hala eta guztiz TAUk, ez zituen besoak jaitsi eta markagailua txukundu zuen.

Azkenean, 79-83ko emaitzaz CSKAk finala jokatuko du Maccabiren aurka. TAUk, bestalde, hirugarren eta laugarren postuan nor geratzen den jakiteko partida jokatu beharko du Montepaschiren aurka.

Fitxa teknikoa:

Tau Baskonia (20+19+17+23): Planinic (17), Rakocevic (19), Mickeal (11), Teletovic (3), Mcdonald (9) -hasierako bostekoa-, Singleton (-), Splitter (17), Vidal (-) eta Prigioni (3).

CSKA Moscú (20+13+24+26): Holden (15), Langdon (9), Siskauskas (16), Smodis (14), Andersen (16) -hasierako bostekoa-, Goree (3), Papalukas (10), Zisis (-), Khryapa (-) eta Van der Spiegel (-).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta