2008/05/02
Tel Aviveko Maccabi Euroligako finalerako sailkatu zen Montepaschi Sienari irabazi ondoren, hori bai, ederki sufritu zuten partida irabazteko.
Partida ongi hasi zuten italiarrek eta Maccabik ez zuen itxura onik ematen. Tel Aviveko taldea denbora guztian atzetik joan zen markagailuan eta Montepaschi sendo zegoen.
Atsedenaldia eta gero, ordea, Maccabi esnatu zen eta hirukoak sartzen hasi zen gelditu gabe. Orduan, Montepaschi behera etorri zen eta bere jokalarien kalitatea nabarmendu zen.
Azkenean, Maccabi sailkatu zen finalerako 92-85eko emaitzaz.
Fitxa teknikoa:
Montepaschi Siena (20+25+19+21): McIntyre (26), Eze (2),Thornton (10), Sato (17), Stonerook (5) -hasierako bostekoa-, Lavrinovic (17), Diener (3), Ilievski (5), Romero (-) eta Carraretto (-).
Maccabi Tel Aviv (8+25+28+31): Cummings (-), Halperin (9), Casspi (-), Vujcic (2), Morris (13) -hasierako bostekoa-, Sharp (15), Bluthenthal (11), Bynum (13), Batista (2), Eliyahu (8), Alex Garcia (19) eta Bustein (-).
Euskadi Irratiko azken albistegia