2008/05/02
Inork uste ez zuen finala egongo da UEFAn. Rangers eta Zenit izango dira aurrez aurre final nagusian.
Glasgow Rangersek 0-0ekoa lortu zuen Eskozian Fiorentinaren aurka eta itzuliko partidan, Italian, emaitza berarekin bukatu zen partida. Luzapenean ere ez zen golik egon eta azkenean penaltietan erabaki zen nor pasako zen finalera. Rangersen, Fergusonek penaltia huts egin zuen, baina, Whittakerrek, Papacek, Hemdanik eta Novok ez zuten huts egin. Fiorentinan, Kuzmarovicek, Montolivok sartu egin zituzten penaltiak, baina, Liveranik eta Vierik huts egin zuten.
Azkenean, Glasgow Rangers garaile.
Fitxa Teknikoa:
Fiorentina: Frey, Jorgensen, Gamberini, Ujfalusi, Gobbi, Donadel (42', Kuzmanovic), Liverani, Montolivo, Santana (94', Semioli), Pazzini (79', Vieri) eta Mutu.
Rangers: Alexander, Papac, Weir, Broadfoot, Cuéllar, Whittaker, Fergusson, Hemdani, Davis (80', Novo), Thomson eta Darcheville (65', Cousin).
Penaltiak:
Rangers: Huts egitea: Ferguson. Penaltiak sartu: Whittaker, Papac, Hemdani eta Novo.
Fiorentina: Huts egitea: Liverani eta Vieri. Penaltiak sartu: Kuzmarovic eta Montolivo.
Beste finalerdian, Zenitek jota utzi zuen Bayern Munich. Joaneko partidan, Zenitek, 1-1ekoa lortu zuen Allianz Arenan (Alemanian), eta itzulikoan aurkaria jipoitu zuen San Petesburgen.
Laugarren minutuan, Pogrebniakek 1-0ekoa ezarri zuen faltaz. Zyrianovek abantaila handitu zuen 39. minutuan lortutako golari esker. Atsedenaldira 2-0eko emaitzaz iritsi ziren bi taldeak eta bigarren zatia hasi bezain laster, Zenitek, kanporaketa erabakita utzi zuen. Fayzulinek, 49. minutuan 3-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Festa ez zen hor bukatu, Alejandro Dominguezek, gaua biribildu zuen 4-0ekoa sartuz.
Zenitek, denak txunditu ditu UEFAn.
Fitxa Teknikoa:
Zenit: Malaféev; Aniukov, Shirokov, Krizanac, Gorshkov; Timoschuk, Denisov (90, Ionov), Dominguez (89', Lee Hoo), Zyrianov; Pogrebniak eta Fayzulin.
Bayern: Kahn; Lahm, Lucio, Demichelis, Hansen (46', Podolski); Ze Roberto (46', Lell) , Ribery, Van Bommel, Schweinsteiger; Klose (62', Sosa) eta Toni.
Euskadi Irratiko azken albistegia