logo de eitb24
2008ko maiatzak 22 | 21:23:54
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ROMANDIAKO ITZULIA (3. ETAPA)

Klödenek erlojupekoa irabazi du eta liderra da sailkapen nagusian

2008/05/02

Bigarren bukatu duen Thomas Dekkerrek baino 6 segundu azkarrago burutu du etapa alemaniarrak. Hirugarren, Tony Martin izan da 20 segundura.
Kloedenek laugarren etapa irabazi eta lidertza lortu du Romandiako Itzulian. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Kloedenek laugarren etapa irabazi eta lidertza lortu du Romandiako Itzulian. Argazkia: EFE

Andreas Klöden alemaniarrak irabazi zuen Romandiako Itzuliko 4. etapa. Erlojupekoa zen eta 18,8 kilometro egin behar izan zituzten txirrindulariek bakarka. Sion hirian bukatzen zen etapa, Klödenek irabazi zuen 25'32"ko denbora burutuz eta gainera liderra da sailkapen nagusian.

Klödenek 6 segundu atera zizkion bigarren bukatu zuen Thomas Dekkerri. Hirugarren postuan bukatu zuen Tony Martinek, garailetik 20 segundura.

Euskaltel-Euskadiko Mikel astarloza izan zen euskaldunik onena, Klönengandik 53 segundura iritsi zelarik helmugara. Haimar Zubeldiak ez zuen erlojupeko ona egin, garaileak baino 1'18" gehiago behar izan baitzuen.

Laugarren etapa irabazi eta gero, Astana taldeko Klöden, liderra da.

3. etapako sailkapena:

1. Andreas Klöden (ALE/Astana) 25.32 (44.17 km/h)
2. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) 0.06ra
3. Stef Clement (HOL/Bouygues Telecom) 0.20ra
4. Tony Martin (ALE/Team High Road) 0.21ra
5. Gustav Erik Larsson (SWE/Team CSC) 0.25ra
6. Roman Kreuziger (CZE/Liquigas) 0.37ra
7. Vladimir Gusev (RUS/Astana) d.b.
8. Marco Pinotti (ITA/Team High Road) 0.39ra
9. Denis Menchov (RUS/Rabobank) d.b.
10. Rein Taaramae (EST/Cofidis-Le Crédit) 0.41ra

Sailkapen nagusia:
1. Andreas Klöden (ALE/Astana) 9.31.28
2. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) 0.05ra
3. Roman Kreuziger (CZE/Liquigas) 0.35ra
4. Vladimir Gusev (RUS/Astana) 0.38ra
5. Marco Pinotti (ITA/Team High Road) 0.43ra
6. Rein Taaramae (EST/Cofidis) 0.44ra
7. Denis Menchov (RUS/Rabobank) 0.45ra
8. Oscar Pereiro Sio (ESP/Caisse d'Epargne) 0.46ra
9. Mikel Astarloza Chaurreau (EUS/Euskaltel) 0.54ra
10. Maxim Iglinsky (KAZ/Astana) 0.55ra.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta