2008/05/02
Urrizelki bigarren mailako buruz-buruko txapelketako finalerdietan izango da. Altsasuarrak atzo 22 eta 20 irabazi zuen, Adarragan, Ongayren aurka.
Partida luze eta gogorra izan zen, azkenean, huts gutxien egin zuenak irabazi zuen neurketa.
Ostiral honetan, Gernika-Lumon, Retegi Bi eta Merino neurtuko dira. Irabazleak, finalerdietan, Urrizelki zain izango du.
Euskadi Irratiko azken albistegia