2008/05/02
Transportes Colectivos, S.A.-ko (TCSA) Enpresa Batzordeak lanuzteak iragarri ditu maiatzeko astelehen eta ostiral guztietarako Bilbobusen eta Bizkaibuseko hainbat lineatan, negoziazio kolektiboan "adostasun falta" dagoela ikusita.
Komunikatu batean zehaztu duenez, 07:30etik 09:30era eta 18:00etik 20:00era izango dira lanuzteak. Gainera, ostiraletan ere lanuzte gehiago egingo dituzte Gautxorien zerbitzuen hasieran.
Batzordeak azaldu du negoziazio kolektiboak aurrera ez joateak eragin dituela mobilizazio horiek. 2008ko otsailetik ari dira negoziazio horretan, eta langileek euren soldatak Euskadiko hiriko sektoreko beste langileenen parean jarri diezazkieten nahi dute.
Aldundiak eta Udalak "jarrera aldaketa" salatu dute
Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak TCSAren "jarrera aldaketa" salatu dute, zuzendaritzako ordezkarien eta langileen artean gaur izandako bilera baten ostean.
Komunikatu batean erakunde publikoek argitu dutenez, apirilaren 30ean Enpresa Batzordeak "Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienezko zerbitzuen bikoitza egiteko" konpromisoa hartu zuen, baina gaurko bileran eskaintza hori atzera bota du "eta gutxieneko zerbitzu" horiek "gehienez %50ekoak izatea proposatu du, langileek kobratuta, gainera".
Euskadi Irratiko azken albistegia