2008/05/02
Xavier Tondo (LA MSS) katalanak, garaipena lortu zuen Narancoko Igoeran, ihazko txapelduna izan zen Koldo Gilen (Liberty Seguros) eta Stefano Garzelliren (Acqua & Sapone) aurretik.
Hasierako kilometroetan, 44. konkretuki, Garzelliren taldeak lasterketa apurtu zuen eta hamazazpi txirrindulariz osatutako taldetxoa sortu zuten, tropelarekiko hiru minutuko abantaila lortuz.
Lasterketako azken txanpa aproposa zen aurrekoak helmugara heltzeko, baina ez ziren elkar ulertu eta tropelak irentsi zituen Narancoko lehen mendatea bistan zutelarik.
Lasterketako azken zatian, Gilek erasoa jo zuen, Garzellik atzetik erantzun zion, baina azkenean, Xavier Tondo agertu zen eta bere pedal kolpearekin garaipena lortu zuen.
Euskadi Irratiko azken albistegia