2008/05/02
Antxoa arrantzatzeko debekuak kaltetutako Bizkaiko Itsasoko arrantzaleek Elena Espinosa Ingurumen ministroari "premiazko bilera" eskatzea erabaki dute, aurten ere arrantzaren geldialdi biologikoagatik diru-laguntzak jasoko dituzten jakiteko.
Hori aurreratu diete hedabideei Iñaki Zabelta Bizkaiko Kofradietako; Manuel Vinatea Kantabriakoetako; eta Dimas Garcia Asturiasekoetako presidenteek.
Izan ere, Santanderren bilduta egon dira eta, Ministerioak agian ezin izango dituela antxoa arrantzatzeko debekuari dagozkion diru-laguntzak eman jakin ondoren, hartu beharreko neurriak aztertu dituzte.
Bizkaiko Itsasoko Arrantzale Kofradien Interfederatibaren bileran, sektore horretako Kantabriako, Asturiaseko eta Bizkaiko buruek Estatuarengandik diru-laguntzarik ez jasotzeko arriskuak profesionalen artean sortu duen "urduritasuna" jakinarazi diote Ministerioari. Galiziako kofradietako arrantzaleak ez dira bileran izan.
Euskadi Irratiko azken albistegia