
2008/05/02
Joaquin Caparrosek arazo bat baino gehiago izan dezake Mallorcaren aurka jokatuko duen hasierako hamaikakoa osatzeko. Susaeta eta Etxeberria min hartuta daude. Batak zein besteak gainkargak dituzte eta ez da jakingo jokatzeko moduan dauden edo ez. Ezin badute jokatu David Lopez eta Aduriz dira euren postuak betetzeko hautagai nagusiak.
Athleticek Mallorca izango du aurkari. Gregorio Manzanok zuzentzen duen taldea sasoi onean dago. Beraz, kontuan hartzeko aurkaria izango da. "Defentsako lanean sendo egon beharko gara. Gol bat sartu eta abantaila mantendu behar dugu", adierazi du Javi Martinezek.
Koikilik, berriz, Guizaren arriskuaren berri eman du. "Mallorcak golak sartzeko erraztasuna dauka. Guiza bolada onean dago. Beraz, kontu handia izan beharko dugu berarekin".
Carlos Gurpegirentzat ere neurketa berezia izango da. Andosillakoak lehen aldiz jokatuko du San Mamesen zigorra bete duenetik. "Taldekide guztioi oiloipurdia ipiniko zaigu Gurpegi zelaiara ateratzen den mementoan", esan du Martinezek.
Koikilik, berriz, Gurpegik merezitako omenaldia jasoko duela iritzi dio. "Egiten dizkioten omenaldi guztiak egongo dira ondo eginak".