logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 23:23:05
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Etxeberria eta Susaetaren parte hartzea kolokan dago

2008/05/02

Bi jokalariek talde lanetik kanpo entrenatu zuten atzo ere.
Etxeberriaren parte hartzea zalantzan dago, Markel Susaetarenarekin batera. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Etxeberriaren parte hartzea zalantzan dago, Markel Susaetarenarekin batera. Argazkia: EiTB

Joaquin Caparrosek arazo bat baino gehiago izan dezake Mallorcaren aurka jokatuko duen hasierako hamaikakoa osatzeko. Susaeta eta Etxeberria min hartuta daude. Batak zein besteak gainkargak dituzte eta ez da jakingo jokatzeko moduan dauden edo ez. Ezin badute jokatu David Lopez eta Aduriz dira euren postuak betetzeko hautagai nagusiak.

Athleticek Mallorca izango du aurkari. Gregorio Manzanok zuzentzen duen taldea sasoi onean dago. Beraz, kontuan hartzeko aurkaria izango da. "Defentsako lanean sendo egon beharko gara. Gol bat sartu eta abantaila mantendu behar dugu", adierazi du Javi Martinezek.

Koikilik, berriz, Guizaren arriskuaren berri eman du. "Mallorcak golak sartzeko erraztasuna dauka. Guiza bolada onean dago. Beraz, kontu handia izan beharko dugu berarekin".

Carlos Gurpegirentzat ere neurketa berezia izango da. Andosillakoak lehen aldiz jokatuko du San Mamesen zigorra bete duenetik. "Taldekide guztioi oiloipurdia ipiniko zaigu Gurpegi zelaiara ateratzen den mementoan", esan du Martinezek.

Koikilik, berriz, Gurpegik merezitako omenaldia jasoko duela iritzi dio. "Egiten dizkioten omenaldi guztiak egongo dira ondo eginak".

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta