logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 03:13:05
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

AMNISTIAREN ALDEKO BATZORDEAK

"Edukirik gabeko" epaiketaren luzapena salatu dute auzipetuek

2008/05/02

Hiru auzipeturen esanetan, "ez dira pertsonak epaitzen ari, ideiak baizik", fiskalak denei galdera berak egiten dizkiela argudiatuta, "berdin batzordeen arduradun nagusiari zein kamionetaren txoferrari", agertu dute.

Madrilen Amnistiaren Aldeko Batzordeetako 27 kideren aurka egiten ari diren epaiketan auzipetutako hiru nafarrek salatu dute prozesuak eduki falta duela eta beraz, epaiketa beharrik gabe "luzatzen" ari dela.

Haien esanetan, epaia idatzita dago jada, beraz, hau "galeriara begira egindako tramitea" besterik ez dela iritzi diote.

Independentziaren aldeko euskal mugimenduarekin lotutako kausengatik atxilotutako 35.000 pertsonaren hogeita hamar bat ordezkarik lagunduta, Iosu Beaumontek, Alex Belaskok eta Jorge Txokarrok prentsaurrekoan agertu dutenez, euren inputazioak "Estatuak egindako indarkeria salatzen duen" talde bateko "aurpegi publikoa izatea egokitu izanean datza".

"Indarkeria horren lekuko izateagatik epaitzen gaituzte", agertu du Beaumontek, prozesuaren oinarria torturapean egindako aitorpenak direla errepikatuta.

Horren inguruan, azaldu duenez, era honetako epaiketek "ez dute torturarekin bukatu nahi, torturaren lekukoekin baizik", beraz, Auzitegi Nazionalean apirilaren 21az geroztik egiten ari diren epaiketa "zirkutzat" jo dute.

Horrez gain, esan dutenez, ez dira pertsonak epaitzen ari, ideiak baizik eta horren eredu gisa agertu dute fiskalak eta akusazioak galdera berberak egiten dizkietela auzipetu guztiei, "berdin batzordeetako arduradun nagusiari zein kamionetaren txoferrari", salatu dute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta