2008/05/02
Ia mende laurdena iraun duen itxialdiak gero eta gordinagoa egiten du beldurrezko pelikula bateko gidoia izan zitekeen.
Polizia Josef Fritzelek berak alde egindakoan sotoa gasez beteko zuela esaten zieneko mehatxua egia denentz ikertzen ari da une honetan. Bestalde, azken boladan Fritzlek amari gutuna idaztera behartu zuen alaba, eta horregatik epe laburrean aske uzteko asmoa zuen ere ikertzen ari dira.
Horrez gain, Fritzlen koinatak azaldu du atxilotuak egun osoa igaro zezakeela sotoan, ustez lanean.
Austriako Poliziak ‘Amstetteneko munstroaren’ etxea ikertzen dihardu. Ikerketa honekin, 60 metro karratuko ‘izuaren sotoa’ gasez betetzea mehatxua ala bakarrik biktimak estutzeko neurria zen argitu nahi dute, besteak beste.
Ikerketako Bulego Federalak jakinarazi duenez, “baliteke bahitutako emakumea eta haren seme-alabak estutu eta murrizteko mehatxua soilik izatea”.
Beste ikerketa batean, Austriako poliziek jakin dute Fritzlek, alaba eta era berean biktima zuen Elisabeth, iaz amari gutuna idaztera behartu zuela. Hala, epe laburrera aske uzteko ideia zuela ondorioztatu dute.
Amstetten’eko munstroak lehenago ere behartu izan zuen alaba honelako gutunak idaztera. Amari idatzi zion lehen gutun hartan, sekta batera sartzea erabaki zuela, eta mesedez etxeko atarian utzi zituen hiru seme-alaben zaintzaz arduratu zedin eskatu zion. Gutun hartan, Elisabethek etxera itzuli nahi zuela baina une hartan ezinezkoa zela azaltzen zion amari.
Gainera, Polizia Fritzlk berak emandako hainbat informazio egiaztatzeko lanetan ari da. Bahitzailearen esanetan, sotora jaisteko metalezko ate blindatua bakarrik irekitzen zen luzaro jaitsi gabe bazegoen.
Poliziak, berriz, uste du informazio hori gezurra dela eta epaiketan ahalik eta zigor txikiena lortzeko dabilela bere burua zuritzen. Izan ere, berak dioena egia izatekotan, biktimek ihes egiteko aukera eduki zezaketen, eta gezurra balitz, aldiz, denborarekin bertan hilko ziren.
Euskadi Irratiko azken albistegia