2008/05/01
Ehunka arabar Estibalizko Santutegira bertaratu dira ostegun honetan, euren patroiaren eguna ospatzera eta Boilur federazioak banatu dituen mila tortilla pintxoak dastatzera.
Eguraldi ona alde izan du 09:00ean pintura lehiaketa batekin hasi den jai herrikoi hori.
Ordu bi beranduago, sukaldaritza lehiaketako parte-hartzaileek sua piztu dute. Bildutakoek, banatutako mila tortilla pintxoak dastatzeko aukera izan dute.
Ordu berean, Meza Nagusia eman dute Basilikan eta, ordu bat eta laurden beranduago, meza berezi bat egin dute gorrentzat, aldi berean keinu bidezko itzulpena ematen zutela.
Goizeko ekitaldiak aurresku eta banakako dantza txapelketa batekin bukatu dira. Halaber, herri kirolen erakustaldi bat egon da.
Arratsaldean pilota partiden eta musikaren txanda izan da.
Gainera, bildutakoek egun osoan bertoko gastronomia eta artisautza produktuak ikusi eta erosi ahal izan dituzte santutegiaren inguruan jarritako saltokietan.
Euskadi Irratiko azken albistegia