logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:46:03
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU CERAMICA-CSKA (LAUKO FINALA)

TAU, ahalguztidunaren aurka

2008/05/02

TAUk CSKA faboritoa izango du aurkari finalerdietan (gaur, 21:00etan). Neven Spahijak bajarik ez du partida honetarako. Jarrai ezazu partida, zuzen-zuzenean, eitb24.com-en.

TAU Ceramica Lauko Finalaren final handirako txartelaren bila arituko da CSKA faboritoaren aurka. Errusiar ahalguztidunak ez dira aurkari xamurrak izango. Gasteiztarren xedea izango da 2005eko finalerdietakoa errepikatzea, CSKA gainditzea, alegia.

Gainera, Neven Spahijak bere aginduetara ditu jokalari guztiak, Simas Jasaitis erabat osatu baita.

Bestalde, talde baskoniarra ez da txapelketa honetan helduberria. Jarraian lortutako laugarren Lauko Finala dute gasteiztarrek honako hau. Egia da, hala ere, aurkariak seigarrena jarraian izango duela Madrilgo hau.

Aurtengo Euroligan, arabarrak eta errusiarrak birritan aritu dira elkarren aurka, eta bietan CSKAko mutilek irabazi dute. Buesa Arenan jokatutako lehen partidan Ettore Messinarenek 76-85 irabazi zuten eta Erruskiako norgehiagokan, 70-62.

Moskuko CSKA, Europako klasikoa

Bestaldean, CSKA, bost aldiz titulua irabazitakoa. Azkena, 2006an, Tel Aviveko Maccabi irabazita. Hurrengoan, finalean galdu zuen Panathinaikosen kontra.

Siskaukas, Andersen eta Langdom dira talde errusiarraren gizonik arriskutsuenak. Ettore Messinak oraindik ez daki jokalari guztiak erabiltzeko moduan izango den, Zisisen eta Van Den Spiegelen partehartzea zalantzan baita.

Fitxa teknikoa:

TAU Ceramica: Rakocevic, Planinic, Teletovic, McDonald eta Mickeal --ustezko hasierako bostekoa--; Prigioni, Garcia, Vidal, Fernandez, Jasaitis, Splitter eta Singleton.

Moskuko CSKA: Smodis, Siskauskas, Holden, Langdon eta Andersen --ustezko hasierako bostekoa--; Pashutin, Zisis, Papaloukas, Kashirov, Goree, Khryapa eta Van Den Spiegel.

Pabilioia: Madrilgo Kirol Jauregia

Ordua: 21.00.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta