
2008/05/01
Aritz Aranburuk min hartu zuen orkatilean pasa den astelehenean, Zarautzen entrenatzen ari zela. Distentsioa dauka, lotailuak ondo ditu, eta beraz ez da aurreko lesioaren errepikapena. Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan esan duenez, "konfidantza guztiarekin ari nintzen surfean, maniobra arrunta egin nuen, baina itxuraz orkatila uste baino ez egonkorrago zegoen eta krakateko bat sentitu nuen, medikuek diote ez dela larria, baina arduratuta uste nau".
Ostiral goizaldean abiatuko da Tahiti aldera, Tehaupoo maitzaren 8an hasiko baita WCT zirkuitoko hirugarren proba. Ez daki parte hartuko duen, "han erabakiko dut. Egun batzutan atsedena hartu behar dut eta gero ikusi txapelketan parte hartuko dudan ala ez".