
2008/05/01
Carlos Gurpegi izango da Athleticeko protagonista nagusia bigarren jardunaldiz jarraian. Bai klubak, bai zale taldeek omenaldia egingo diote Mallorcaren aurkako partida hasi aurretik. "Arraro sentituko naiz, baina eskerrak eman behar dizkiet ekimenean parte hartuko duten guztiei”, esan du Gurpegik.
Arraro sentitu arren, joan den astean baino lasaiago dagoela esan du. “Lasai nago. Igandean urdurituko naizela uste dut. Baina partida hasten denean amaituko da dena".
Zaleen babesa jasotzea gustuko du nafarrak. Hala ere, normaltasuna berreskuratzea du xede. "Igandetik aurrera normaltasunera bueltatuko naizela da gauzarik onena. Datorren sasoian zerotik hasiko naiz. Denboraldi garrantzitsua izango da niretzat".
Del Horno hasieratik aritu daiteke; Etxeberriak, berriz, gainkarga du
Jai eguna aprobetxatuz zale asko gerturatu da gaur Lezamara Athleticen lan saioa ikustera. Han ikusitakoaren arabera, litekeena da Del Horno hasierako hamaikakora bueltatzea. Gaur ohiko titularrekin aritu da. Muñoz, berriz, osatu da da normal entrenatu da. Etxeberriak, ostera, gainkarga bat tarteko aldez aurretik utzi behar izan du lan saioa.