logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:07:06
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pilota

ZESTA-PUNTA

Laucirika, Openaren biharko jardunaldiaren berritasuna

2008/05/01

Gernikakoak Artetxeren lekua hartuko du lehenbiziko partidan.

Laucirikak Josu Artetxeren lekua hartuko du Nazioarteko Master Jai zesta punta Irekiaren biharko jardunaldian. Gernikarrak Durangoko Ezkurdi frontoian 18:30etan hasiko den jaialdiko lehenbiziko partida jokatuko du eta han, Aberasturi herritarrarekin batera, Xabat eta Mugartegiren kontra ariko da.

Norgehiagoka oso interesgarria izango da, aurreko partean hamalau urtez profesionala izandako eskarmentu handiko pilotaria eta etorkizun handiko puntista bat nor baino nor ariko dira. Izan ere, Xabatek Euskal Liga irabazi berri du eta aurten Floridako (Estatu Batuak) Dania Jai Alaiko koadroan sartuko da. Atzeko koadroetan ere beterano bat eta gazte baten arteko lehia bat izango da ikusgai, Aberasturik Mexikon, Estatu Batuetan, Italian eta Filipinetan jokatu baitzuen eta bere aurkariak, berriz, duela bi urte eta erdi debutatu zuen Eusko Basque enpresarekin. Sailkapena eskuratuko dutenak Alberdi IV eta Elizegiren aurka neurtuko dira hurrengo kanporaketan.

Arratsaldeko bigarren norgehiagokaren protagonistak Mikel-Virseda eta Urrejola-Garita I izango dira. Bi bikote misto hauek 35. tantoa sinatzeko asmoarekin borrokatuko dute eta Urrejolak eta Garitak abantail txiki bat daukate, bere herrian jokatuko baitute eta Ezkurdi frontoia bikain ezagutzen baitute. Hala eta guztiz ere, Mikelek lehia aurreko partean desorekatzen saiatuko da Virsedaren laguntzaz garaipena erdiesteko. Irabaziz gero, Openaren bigarren fasean Olha-Maikelen aurka neurtuko litzateke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta