logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:45:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Real Madrilen aurkako partidaren atarian zaleen babesa jaso du Osasunak

2008/05/01

Zazpirehunen bat zale bildu dira gorritxoen entrenamenduan Taxoaren Jose Angel Zigandaren mutilei animoak emateko.

Osasunak igande honetan Real Madrilen aurka jokatuko duen partida berezia dela ukatzerik ez dago. Mailari eusteko lehian estutasunik ez igarotzeko irabaztera derrigortuta dira nafarrak igandean, nahiz eta Real Madril Liga txapelketa Iruñean ospatzeko asmoz iritsiko den. Osasunako aurrelari Javier Garcia Portillori, esaterako, berdin zaio Real Madril zein egoeratan zelairatzen den igandean: "Begirunea diegu, baina beldurrik ez. %200ean jokatzen ahalegindu behar dugu guk, Real Madril jokatzen hasi aurretik txapelduna den ala ez aintzat hartu gabe.Esate baterako denboraldia dugu jokoan igandean, eta hiru puntuak etxean geratzen diren bitartean berdin zait Real Madrili 'pasillo'-a edo dena delakoa egitea", esan du Real Madrileko harrobitik irten jokalariak.

Gaurko entrenamenduan zazpirehun zaleren babesa izan dute gorritxoek Taxoaren, eta egundoko txalo zaparradak entzun dituzte gorritxoek, hasieratik bukaeraraino. Amaieran, Osasunako jokalari guztiak zelaiaren erdian bildu dira, eta harmailetara zuzenduz txaloka hasi dira jokalariak ere, zaleen gozamenerako. "Hau itzuli egin behar zaie igandean", esan du Portillok.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta