2008/05/01
Edurne Pasabanek Himalayako Dhaulagiri mendiaren tontorrera, 8167 metrora dagoena, ailegatu zen. Pasaban, 8.000 metrotik gorako hamar gailur egiten lehen emakumea da.
Hirugarrenean lortu du Pasabanek Dhaulagiri gaina zapaltzea, huts egin baitzuen 1998an eta 2001ean egin saiakeretan.
Everest 2001ean, Makalu eta Cho Oyu 2002an, Lhotse eta Gasherbrum I eta II 2003an; K-2 2004ean; Nanga Parbat 2005ean eta Broad Peak 2007an izan dira gipuzkoarrak lortutako gainak.
Lau "handi" geratzen zaizkio ametsa betetzeko: Shisha Pangma (8.046m.), Annapurna (8.091m.), Manaslu (8.163m.) eta Kangchejunga (8.586m.).
"Al filo de lo imposible"-ko espedizioa Asier Izagirre eta Alex Txikon euskaldunek, Ferran Latorre katalanak eta Ivan Vallejo ekuadortarrak osatzen dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia