2008/05/01
Joseba Azkarraga Lan, Enplegu eta Gizarte-Segurantza sailburuaren ustez, ETA langileentzat "egun garrantzitsu" honetan indarrez sartu nahi izateak ospakizuna "iluntzen" du, eta modu berean, "xede bakarra hiltzea eta suntsitzea helburu bakarra duen erakunde terrorista batek segurtasun eta lan-osasuna defendatu" nahi izatearen "inkoherentzia" salatu du.
Azkarraga Osalanek Donostian duen egoitzan izan da, gauean instalazioen aurka egindako atentatuaren ondorioz eragindako kalteak ezagutzeko.
Sailburuak "bi lehergailuek ia aldi berean zartarazi" dituztela aipatu du, eta kopuru zein konposizioa "Sestao eta Getxoko epaitegien aurka erabili dituzten lehergaien antzekoa da", azaldu du.
Justizia sailburuak "talde terroristak hain egun garrantzitsuan" agert nahi izana salatu du, "herrialde honetako gizon eta emakumeen duintasuna aldarrikatzea helburu" izan beharko lukeena. Bere ustez, egoera honek "hain garrantzitsua den egun hau goibeldu du".
Euskadi Irratiko azken albistegia