logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:21:08
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Futbola

CHELSEA-LIVERPOOL (3-2)

Hirugarren aukeran bai

2008/05/01

Chelseak finalerako txartela lortu zuen Rafa Benitezen Liverpooli irabazita Didier Drogbaren partida bikainari esker.
Drogba kanporaketako protagonista izan zen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Drogba kanporaketako protagonista izan zen. Argazkia: EFE

Bolikostako Drogba jokalariak Chelsea taldea Txapeldunen Ligako bere lehen finalean sartu zuen, Stamford Bridgen jokatutako emozio handiko kanporaketan onena izanda. Blue jokalariak azken hitza esan zuten eta 3-2 irabazi zuten luzapena jokatu ondoren.

Red jokalarientzat gau dramatikoaizan zen, Londonen sasoia salbatzeko azken aukera baitzuten. Chelseakoek, ordea, futbol eraginkorrari eutsi zion ekidin ezinak ziruditen finalerdiak gainditzeko.

Lehenengo zatia Chelsearentzat izan zen. Bigarrenean, Liverpool hobeto aritu eta aurpegi hobea erakutsi zuen. Horrela, Drogbak 32. minutuan sartu golak, eta Fernando Torresek 64ean egindakoak, banakoa jarri zuten markagailuan. Kanporaketa berdinduta, luzapenean erabaki behar zen.

Luzapenean aurreneko kolpea Chelseak eman zuen, epaileak baliorik gabe utzi zuen gol batekin. Bigarrena bortitzagoa izan zen, Lampardek sarera bidali baitzuen penalti jaurtiketa bat.

Liverpoolen sufrimendua ez zen bertan amaitu. Drogbak Reinaren atea zulatu zuen berriz ere, Anelkaren jokaldi ona baliatuz.

Ondoren, Babelek desabantaila murriztu zuen, urrundik egin jaurtiketa batekin eta kanporaketa suspertu zuen. Liverpool saiatu zen azken minutuetan kanporaketa alde jartzen. Baina ezin. Chelseak Manchester United zain dauka Moskuko finalean.

Fitxa teknikoa:

3 - Chelsea: Cech, Essien, Carvalho, Terry, Ashley Cole, Joe Cole (Anelka, 90), Ballack, Makelele, Lampard (Shevchenko, 117), Kalou (Malouda, 70), Drogba.

2 - Liverpool: Reina, Arbeloa, Carragher, Skrtel (Hyypia, 20), Riise, Kuyt, Alonso, Mascherano, Benayoun (Pennant, 77), Gerrard, Torres (Babel, 98).

Golak: 1-0, 32': Didier Drogba. 1-1, 64', Fernando Torres. 2-1, 98': Frank Lampard. 3-1, 103': Didier Drogba. 3-2, 117': Ryan Babel.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta