logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 06:35:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

ATENTATUAK

ETAk hiru bonba zartarazi ditu Donostian eta Arrigorriagan

2008/05/01

Donostian, bi lehergailuk eztanda egin dute Osalanen egoitza batean. Arrigorriagan, aldiz, bonba bat lehertu da Espainiako Gobernuko Lan Ministerioaren eraikin batean. Ez da inor zauritu.

ETAk hiru lehergailu eztandarazi ditu gauerdian Donostiako eta Arrigorriagako bi eraikin publikotan, baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gipuzkoako hiriburuan, bi bonba lehertu dira Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Osalan) bulego batean, Egia auzoko Maldatxo Bidea kalean. Aldez aurretik, "potentzia handiko bi lehergailuk" 00:30ean eztanda egingo zutela ohartarazi dio ezezagun batek Bizkaiko DYAri.

Ezezagunaren deia grabatuta zegoen eta bi aldiz errepikatu dute. "Entzun ondo, potentzia handiko bi lehergailu daude Osalanen egoitzan, Maldatxo Bidea kalean, Donostian", esan dute deian.

Azkenean, iragarritako orduan lehertu dira bonbak, Osalanen bulegoan, epaitegietatik eta Renferen geltokitik gertu. Antza denez, kalteak txikiak izan dira.

Arrigorriagako lehergailua

Arrigorriagan, aldiz, lehergailu bat lehertu da Espainiako Gobernuko Lan Ministerioaren eraikin batean, Martiartu industriagunean.

Eraikina bahituta dauden autoak gordetzeko erabiltzen da, eta inguruan ez dago etxebizitzarik.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta