2008/04/30
Laugarren aldiz, EAJren eta PSEren "mozio etikoak" porrot egin du. Oraingoan Eskoriatzan (Gipuzkoa) izan da, EAE-ANVko alkatearen kalitateko botoari esker.
Zinegotzi independente bat abstenitu egin da eta EBk, EAJk eta PSEk alde bozkatu dute.
EAk ordezkari lortu zituen hauteskundeetan, baina batek dimititu egin zuen, eta bestea oporretan dago.
Ibarragelun, bai
Ibarrangelun ere bozkatu dute "mozio etikoa", baina gainerako herrietan ez bezala, han onartu egin dute, Armendu plataforma abertzalea abstenitu egin delako.
Euskadi Irratiko azken albistegia