2008/04/30
Gasolinaren eta gasolioaren prezioek marka historikoa gainditu dute asteon, maiatzeko zubia hastekoa den honetan. Hain zuzen ere, 1,166 eta 1,190 euroko prezioak dituzte litroko hurrenez hurren, hau da, %6,5 eta %12 garestitu dira jada aurten.
Azken 12 hilabeteak kontuan hartuta, baina, gasolioa %25 garestitu da, eta gasolina %9,6.
Gasolioa gasolina baino garestiagoa da berriro. Joera hori martxoan hasi zen, diesel motoredun autoen salmentak gora egin baitzuen.
Prezioak tanga betetzeko
Hori horrela, 55 litroko tanga bat gasolioz betetzeak 65,45 euro balio du orain, iazko maiatzeko zubian baino 13,42 euro gehiago.
Gasolinaren kasuan, 64,13 euro balio du, hots, duela urtebete baino 5,67 euro garestiago.
Euskadi Irratiko azken albistegia