2008/04/30
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Ino Galparsoro Arrasateko alkatea kartzelatzeko agindu du, erakunde terroristari laguntzea eta EAE-ANVren jarduera eteteko agindua urratzea egotzita.
Hain zuzen ere, apirilaren 23an Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatearekin batera prentsaurreko batean parte hartzeagatik (ez zuen hitza hartu agerraldian), EAJren eta PSEren "mozio etikoa" errefusatu zuen osoko bilkuran testu alternatibo bat aurkezteagatik eta Espainiako hauteskundeetan abstentzioaren alde egiteagatik espetxeratu du.
Galparsoro Soto del Real (Madril) kartzelara eraman dute.
Auto honekin, Garzonek bide berria ireki du alderdi abertzaleko kargudunen aurka egin ahal izateko. Izan ere, EAE-ANVren jarduera eteteko kaleratu zuen autoan, neurriak ez diela kargudunei eta legebiltzarkideei eragiten ziurtatu zuen.
Gainera, EAE-ANVko beste kide batzuen aurka ere egin dezakeela ohartarazi du.
Garzonen arabera, alkateak "erakunde terroristaren helburuak betetzeko estrategian barrena egin du".
Euskadi Irratiko azken albistegia