
2008/04/30
Maiatzaren 1ean, ostegunean, Athleticek liga eskuratu zueneko 25. urtemuga ospatuko da eta , ETB-2k "Por el rio Nervion" saio berezia eskaini du. Ligako zazpigarren titulua eskuratu zuen Athleticek 82-83 denboraldian Las Palmas 1-5 irabazita.
Garaipen hura, gabarran txangoa eginez ospatu zuten Athleticeko jokalariek estreinakoz. Saio horren grabaziorako EiTB orduko txapeldun guztiak biltzen saiatu da eta eurekin batera orduan izandako sentsazioak berreskuratzen saiatu da. Jokalari zuri-gorri ohiek garaipena ospatzeko Areetatik Bilbora gabarran egin zuten txangoa oroitu dute.
Egun horretako ospakizunen irudi guztiak bildu ditu ETB-2ko saioak apirilaren 30ean. Bertan titulua eskuratu zuten protagonista gehienak izan dira: Andoni Zubizarreta, Andoni Goikoetxea, Iñigo Lizeranzu, Dani, Sarabia, Salinas anaiak eta ametsa posible egin zuten beste asko. Ospakizun horretako irudi guztiak interneten ikus ditzakezu ETB2ko "Por el rio Nervion" saioaren berremanaldian.
Saio bereziaren ostean, La caja negra-n ere Athleticek garaipenak lortzen zituen garaiaz arituko dira.
Eman zure iritzia gai honi buruz. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Hau guztia Athleticen- blogean.