logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:43:23
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

FUENLABRADA-BILBAO BASKET (69-74)

Seigarren postuari eusten dio oraingoz iurbentiak

2008/04/30

Denboraldiko 20. garaipena lortu zuten Vidorretaren mutilek Fuenlabradan partida ona jokatuta.

iurbentia Bilbao Basketek denboraldiko 20. garaipena lortu zuen Alta Gestion Fuenlabradaren aurka eta, oraingoz, sailkapen nagusiko seigarren postuari eusten dio.

Bilboko taldeak ondo hasi zuen partida. Joko ona erakutsi zuen lehen laurdenean eta, alde handiagoa lortzeko aukera izan zuen arren, bi puntuko errenta lortu zuen aurreneko hamar minutuetan (17-19). Banic eta Huertas izan ziren aipagarrienak.

Bigarren laurdenean, erritmoa pixka bat jaitsi zuen iurbentiak eta etxekoek egoera baliatu zuten. Luis Casimiroren gizonek bi puntuko errentarekin egin zioten aurre hirugarren laurdenari.

Hirugarrena oso parekatua izan zen (60-61) eta norgehiagoka azken laurdenean erabaki zen. iurbentiak ez zuen seigarren postuari eusteko aukera galdu eta laugarren laurden ona eginda garaipena eskuratu zuen. Recker izan zen partidako saskiratzailerik onena (22).

Fitxa teknikoa:

69 - Alta Gestion Fuenlabrada (17+23+20+9): Hernandez (9), Blanco (15), Tomas (5), Guardia (16) eta Wideman (2) -hasierako bostekoa-; Lopez (0), Garcia (17), Radivojevic (1) eta Paraiso (4).

74 - iurbentia Bilbao Basket (19+19+23+13): Huertas (12), Recker (22), Banic (13), Lewis (4) eta Weis (2) -hasierako bostekoa-; Savovic (0), Salgado (11), Vázquez (7), Pasalic (0) eta Ilic (3).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta