2008/04/30
Neven Spahija TAU Ceramica Baskoniako entrenatzaileak taldeak "ehuneko berrehunera" jokatuko duela esan du. Ostiralean CSKAren aurka arituko dira Euroligako finalerdietako partidan eta gaur Madrilerako bidea hartu dute jada.
"Gogoekin goaz Madrilera. Finalerdietan edo finaletan bilatzen dugu entrenatzaileok taldeen erantzun onena". "Moskuko CSKA talde handia da eta nagusi badira eta partida galtzen badugu ezin izango dugu ezer esan", esan du Spahijak.
"Nire asmoa, dena den, taldeak maila ona ematea eta gogoekin jokatzea da, baina ez dakigu hori nahikoa izango den edo ez", gaineratu zen.
Euskadi Irratiko azken albistegia