
2008/04/30
Athletic gaur hasi da Mallorcaren aurkako partida prestatzen. Jokalari zuri-gorriek jakin badakite nahitaez irabazi behar dutela Intertotorako txartela eskuratu gura badute. "Neurketa polita izango da. Ondo ari gara jokatzen, Gurpegik San Mamesen jokatuko duen lehen partida izango da… neurketa interesgarraia izango da", adierazi du Susaetak.
Interesgarria eta gaitza izango da. Izan ere, Mallorca joko maila ona eskaintzen ari baita azken jardunaldietan. "Zelai erditik aurrea jokalari arriskutsuak ditu: Guiza, Arango eta Ibagaza jokalari onak dira".
Beraz, litekeena da Armandok ohikoa baino lan gehiago izatea. Atezainak gustura jokatzen du zaleen aurrean. "Babestuta sentitzen naiz San Mamesen jokatzen dudanean. Inori huts ez egitea dut xede".
Ez dirudi inori huts egin dionik. Klubean gustura daude bere beharrarekin eta litekeena da epe laburrean bere kontratua luzatzea. Bestalde, zale talde batek bere izena darama atzotik. "Hiru hile baino ez daramat Athleticen. Ilusioa egiten dit".
Lan saioari dagokionez, Koikili normal entrenatu da. Ocio, Yeste, Muñoz eta Ustaritz, berriz, euren kabuz aritu dira.