logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:25:20
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

EUSKAL ZIRKUITOA

Euskal zirkuitoa hasiko da

2008/04/30

Maiatzaren 1eko jai eguna baliatuz, euskal surf zirkuitoko lehen proba egingo da Barinatxen.

Hainbatetan atzeratu behar izan da txapelketa hau, olatu falta medio, eta orain lau eguneko tarte hau baliatuz, osteguna eta igandea bitartean egingo da.

Hala ere, olatu iragarpenak ikusita, oso posible da ostegunean eta ostiralean dena amaitzea, gero olatu txikiak espero baitira. Euskal zirkuitoak beste txapelketa hauek izango ditu: Zurriola (Donostia, abuztuak 16-17), Zarautz-Orrua (urriak 25-26), eta Mundaka (abendua).

Iaz, Axier Muniain izan zen txapelduna, Jatyr Berasaluzeren aurretik. Euskaldun-brasildarra bera izan zen Open B mailako txapelduna, Miguel Cabadaren aurretik.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta