logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:34:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

ELA eta LAB EGL uztea aztertzen ari direla agertu du Rafa Diezek

2008/04/30

Ekonomia eta Gizarte Lantaldea "antzutasun zantzuak" erakusten ari dela agertu du LABeko idazkari nagusiak iragan astean AHTri buruzko jardunaldien bultzada "blokeatu" ondoren.
Rafa Diez Usabiaga Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Rafa Diez Usabiaga Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Argazkia: EiTB

Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusiak agertu du bere sindikatua eta ELA Ekonomia eta Gizarte Lantaldea (EGL) uztea aztertzen ari direla iragan astean Abiadura Handiko Trenari buruzko jardunaldi batzuen bultzada "blokeatu" ondoren eta, haren esanetan, patronalak "bere jarrerari eusten badio, ziurrenik" ez dute organismo horretan jarraituko.

Horren harira, agertu duenez, "ez gaude" organismo hori Eusko Jaurlaritzaren "politikak zuritzeko tresna hutsa izateko prest".

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Rafa Diez Usabiagak esan du sindikatu biak Ekonomia eta Gizarte Lantaldean "gertatzen ari dena" aztertzen ari direla, izan ere, euren ustez, "oso larria izan zen" iragan astean Confebaskek organismo horretan "blokeo jarrera izatea eta" Abiadura Handiko Trenari buruzko "eztabaida eta hausnarketa jardunaldi batzuk bultzatzeari uko egitea".

Hori dela eta, haren esanetan, ELAk eta LABek "bileratik ateratzea" erabaki zuten patronalaren jarreragatik "protesta" egiteko eta "antzutasun zantzuak erakusten ari den mota honetako organo batean etorkizunean zer egin behar dugun" aztertzen ari dira.

LABeko buruzagiak dioenez, sindikatu biek erabaki bat hartuko dute "epe laburrean" ildo horretan, uste baitute joan den asteko bileran "inflexio-puntu bat" egon zela.

Denborak esango du non izan dezakeen Rafa Diezek bere lekua

Azkenik, LABeko zuzendaritza utzi ondoren jardun politikoari ekingo dion galdetu diotenean, Diezek esan du sindikatuan "baliagarri izaten" eta "uztartze prozesu honetan laguntzen" jarraitu nahi duela, "eta gero denborak esango du Rafa Diezek non izango duen bere lekua", gaineratu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta