
2008/04/30
Real Madrilek Osasunari adierazi zion Javi Garcia jokalariaren berrerosketa eskubidea gauzatuko duela. Klub nafarrak lau milioi euro jasoko ditu.
Kopuru hau, Osasunak ohar baten bidez gogoratu zuen bezala, erabakita zen jokalaria erosi zen momentutik bertatik. Jokalariaren aurkezpena lehengo abuzutuaren 31ean izan zen, eta 2007-08 sasoirako azken fitxaje gisa aurkeztu zuten.
20 urteko murtziarrak lau denboraldirako kontratua sinatu zuen Osasunarekin. Nafarrek 2,5 milioi euro ordaindu zizkioten Real Madrili, eta zuriek berrerosketa eskubidea mantendu zuten, lau milioikoa, soilik sasoi honen ondoren gauza zitekeena.
Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi du Ricardok ikusi txartel gorria
Lehiaketa Batzordeak, Ricardo atezainak Valentziaren aurka ikusitako txartel gorria baliorik gabe uztea erabaki zuen. Batzordeak esan zuen epaileak akats nabarmena egin zuela eta, beraz, Ricardok Real Madrilen aurka joka dezakela.