logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 08:38:32
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ROMANDIAKO TOURRA (AITZIN-ETAPA)

Cavendish, azkarrena aitzin-etapan

2008/04/30

Britainiarrak irabazi zuen Romandiako Tourreko aitzin-etapa, ProTourrerako baliagarri den proba, Genevan korritu zena. Lasterkariek 1900 metroko ibilbidea egin behar izan zuten. Jarrai ezazu, zuzenean, lehenengo etapa.
Mark Cavendish. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Mark Cavendish. Argazkia: EFE

Cavendishek 2.07 minutu egin zituen 1900 metroak egiteko eta lehen lider maillota eskuratu zuen, Liquigas taldeko Daniele Bennatiren eta Michael Albasiniren aurretik.

Aurreneko bi euskaldunak Euskaltel-Euskadiko Mikel Astarloza eta Haimar Zubeldia izan ziren, lau eta bost segundura, hurrenez hurren.

Lehenengo etapa Morgesen eta Saignelegierren artean korrituko da eta 164,8 kilometro izango ditu. Perfila ikusi.

Sailkapena:

1. Mark Cavendish (GBR/High Road) 2.07.
2. Daniele Bennati (ITA/Liquigas) d.b.
3. Michael Albasini (SUI/Liquigas) 1-ra.
4. Björn Schröder (ALE/Team Milram) d.b.
5. Bradley Wiggins (GBR/High Road) d.b.
6. Roman Kreuziger (RCH/Liquigas) d.b.
7. Nick Nuyens (BEL/Cofidis) 2-ra.
8. Martin Elmiger (SUI/Ag2r-La Mondiale) d.b.
9. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) d.b.
10. Martin Kohler (SUI/BMC Racing Team) d.b.
...
30. Mikel Astarloza (EUS/Euskaltel-Euskadi) 4-ra.
41. Haimar Zubeldia (EUS/Euskaltel-Euskadi) 5-ra.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta