logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:47:24
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES

Salmeronek arazoak izango ditu defentsa eratzeko orduan

2008/04/29

Corominak min hartu zuen Elxen aurkako partidan eta Galvezek neurketa bateko zigorra bete beharko du. Mateok, bestalde, lesionatuta jarraitzen du. Tarantino eta Calderon arituko dira, beraz, defentsaren erdialdean.

Erlazionatutako albisteak

Jose Maria Salmeron Alaveseko entrenatzaileak zailtasunak izango ditu Xerezen kontrako partidarako hamaikakoa eratzerako orduan. Egun, defentsaren erdialdean aritzen diren defentsak lesionatuta edo zigortuta daude.

David Corominak mina hartu zuen aurreko igandean Elxen aurkako partidan eta bere ordez Edu Alonso zelairatu zen. Gaspar Galvezek, bestalde, txartel gorria ikusi zuen eta Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarriko dio.

Kontutan izanda Jose Manuel Mateok lesionatuta jarraitzen duela Tarantinok eta Calderonek hartuko dute defentsa erdialdeko postu horiek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta